XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tiristorean bi egoera bereiz ditzakegu: ebakita edo korronterik pasatzen uzten ez duenekoa, eta piztuta edo korrontea pasatzen uzten duenekoa.

Bi egoera horiek polarizazioaren menpe daude, diodo arruntean bezala.

Alderantzizko polarizazioaz, A negatiboa eta K positiboa, Usub1 eta Uampsub3; lotuneak alderantziz polarizatuak daude eta gailua zeharkatzen duen korrontea, garratzaile urrienek sorturikoa izango da, oso txikia, eta, zirkuitu irekiak bezala jokatuko du tiristoreak.

Egoera honetan alderantzizko blokeoan dagoela diogu.

Polarizazio zuzenaz, A positiboa eta K negatiboa, Usub2 lotunea bakarrik dago alderantziz polarizatuta, baina orain ere korrontea txikia izango da, polarizazio zuzeneko tentsioak maila bat (pizte-puntua deiturikoa VampsubBO;) gainditzen ez duen bitartean (normalean 100 V-ekoa baino altuagoa izaten da).

Une horretaraino zirkuitu irekiak bezala jokatzen du, baina orain zuzeneko blokeoan dagoela diogu.

Polarizazio zuzenean dagoela atetik korrontea (tentsio positiboko inpultsua) aplikatzen badiogu, eroale bihurtzen da tiristorea.

Zirkuitulaburrak bezala jokatzen du, Anodoaren eta Katodoaren arteko tentsioa txikia delarik (VampsubAK;= VampsubT; = 1V).

Oro har, SCR ateko inpultsu batez pizteko eta korrontea txikiagotuz itzaltzeko diseinatuta dago.

Tiristorea piztuta dagoenean, itzaltzeko era bakarra korrontea balio kritiko bat baino txikiagoa izatera behartzea da.

Korrontearen balio kritiko horri mantenu-korrontea (IampsubH;) deitzen diogu. (H hori ingelerako holdetik dator).

9.5.1 Ezaugarri-kurbak

Kurba hauei begiratzeak funtzionamendua ulertzen lagunduko digu.

Hurrengo 9.15. irudian dauzkagu, kurbak lortzeko erabil daitekeen zirkuituarekin batera: